Bakartxo Tejeria, Eusko Legebiltzarreko presidente

Ataria 2016ko urriaren 21a

Bitan egin behar izan dute bozketa; izan ere, lehen aldian ez du gehiengo osorik lortu EAJko hautagaiak. EH Bildu eta PSE-EErentzat izan dira presidenteordetzak.

Bakartxo Tejeria zen presidente izateko hautagai bakarra, eta harentzat da kargua. Bigarren bozketan izendatu dute: lehenengoan ez du gehiengo osorik lortu —aldeko 37 boto eta 38 abstentzio izan ditu—.

Datozen hilabeteetako erronkak izan ditu hizpide Tejeriak, mahaiko presidente gisa egindako lehen agerraldian. Zentzu horretan, autogobernurako ponentzian aurrera egiteko borondatea nabarmendu du "muga bakar gisa herritarren borondatea" jarriz. "Estatus juridiko eta politiko berri bat eskuratu behar dugu, herri honetako gizon eta emakumeek eskatzen duten estatus bat".

Jarraitu albistea irakurtzen Berria egunkarian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!