Larraulgo frontoia berritzeko lanak hasi dituzte

Ataria 2016ko urriaren 21a

2009an berritu zuten azkeneko aldiz Murgilazpi pilotalekua eta aste honetan hasi dituzte, berriz ere, konpontze lanak. 

Larraulgo Udalak jakinarazi duenez, datorren azaroaren 1era arte ezingo da erabili herriko frontoia. Berriz margotu eta egokituko dute pilotalekua eta erabilgarri izango da datorren hilabetetik aurrera. Azaro amaieran izango dute, ohi bezala, kultur astea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!