San Esteban jaiak 2016

Festen aparrean murgilduta

A. Urkola/I. Otaegi 2016ko abuztuaren 5a

Goizean, jolaserako tartea izan dute larrauldarrek. Lehenik, altxorra bilatzen aritu dira haur eta gazteak; 12:30ean, aparrarekin gozatzeko abagunea izan dute gaztetxoek.

14:30ean, xahututako indarrak pilatuko dituzte bazkarian. Arratsaldean, dantzarako parada izango dute zunbaton tailerra eta haurrentzako animazioa tarteko. Iluntzean, kantua poteoan arituko dira herrian, eta herri afaria antolatu dute ondoren. Eguna behar bezala amaitzeko, DJ Bull ariko da musika jartzen.

BIHARKO EGITARAUA.

Abuztuak 6, larunbata:

12:00. Txirrindulari igoera xelebrea.

Ondoren. Herriko umeen dantza emanaldia.

18:00. Herri kirolak (herritarrak ariko dira).

20:30. Barrikote herrikoia, Urbeltz plazan.

Ondoren. Laiotz.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!