San Esteban jaiak 2016

Erregeen bila, Larraulen

A. Uzkudun/I. Otaegi 2016ko abuztuaren 3a

23 bikote bildu dira Larraulgo Katillutxulo elkartearen alboan. Helduak soilik ez, gazteak ere animatu dira parte hartzera; beraz, musaren etorkizuna Larraulen ziurtatuta dago. Alabaina, oraindik ere helduak nagusi dira enbido eta hordago jotzen.

Mus txapelketaren segidan, ondorengo ekimenak izango dira:

19:30. Txupinazoa eta Pello Joxeperen jaitsiera.

Ondoren. Buruhandiak eta Gurdi Soinu herriko txaranga.

 

Bihar, abuztuak 4:

16:00. Frontenis herrikoia.

18:00. Ping-pong herrikoia.

Segidan. Akanpada.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!