San Fermin festa egingo dute aste honetan ludoketan

Ataria 2016ko uztailaren 5a

Aurrera doa aurtengo Aiztondoko ludoteka, hainbat ekitaldirekin.

Gaur, adibidez, Txikiguay jolas parkera irteera egingo dute. Bihar, altxorraren bila ariko dira. Etzi, uztailak 7, San Fermin festa egingo dute Larraulen, 10:00etan hasita.

Aste hau bukatzeko, ostiralean eskulanak egingo dituzte; zehazki kamisetak tintatuko dituzte ludotekan parte hartzen duten haurrek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!