San Joan sua egingo dute plazan

Ataria 2016ko ekainaren 15a

Aurten ere, ekainaren 23an San JOan sua egingo dute plazan eta horren inguruan afaria.

Afarira joan nahi duten herritar guztiek, izena emateko orria Herriko Ostatuan eta Katilutxulo elkartean izango dute. Ekainaren 21ean bukatzen da izen emateko epea. Helduek 15 eta umeek 5 euro ordaindu beharko dituzte.

Sua, panpina, mahaiak eta afaria prestatzen laguntzeko prest daudenek elkartean izango dute izena emateko orria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!