Aiztondo IX. Gutun lehiaketako lehen saria, Erronkarira

Mikel Iraola 2016ko ekainaren 13a

Ostiralean banatu zituzten Aiztondo IX. Gutun Lehiaketako sariak, jendez lepo zegoen Larraulgo eskolako areto nagusian. Lehen saria Erronkariko Oihana Zuberoak irabazi zuen. 

"Ez egin kasu, epaimahaiaren erabakia guztiz subjektiboa baita. Jarraitu ezazue idazten eta irakurtzen". Hitz horiekin eman zion amaiera ostiraleko ekitaldiari gutun lehiaketako epaimahaikide batek. Izan ere, beraientzat berririk pozgarriena gutun mordoa jasotzea izan da. 

Urteak ez zaitudala ikusi. Horixe zen gaia, eta sormenak ez du mugarik izan. Maitaleari, herbesteratutako ama batek alabari edota ama batek espetxean duen senideari idatzitako gutunak irakurri zituzten. 

Sariak, ordea, banatu egin behar. Hauexek izan ziren saridunak:

6-8 urte bitartekoak

1- Oier Olasagasti Iruretagoiena (Alkiza)
2- Markel Odriozola Mujika (Alkiza)

9-11 urte bitartekoak

1- Ander Tello (Larraul)
2- Xuban Irazu (Larraul)

12-16 urte bitartekoak

1- Shrabani Aranzabe Pita (Alkiza)
2- Izarbe Mujika Dumall (Asteasu)

17 urtetik gorakoak

1- Oihana Zuberoa Garmendia (Erronkari)
2- Olatz Albisu Urmeneta (Asteasu)
Sari berezia: Aitor Atxega Zubikarai (Larraul)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!