Asteasuko kirol instalakuntzak baldintza berdinetan erabili ahal izango dituzte larrauldarrek

Ataria 2016ko maiatzaren 25a

Larraulgo Udalak Asteasukoarekin lortutako hitzarmenari esker, ekainaren 1etik aurrera Asteasuko kiroldegian, igerilekuan, nahiz kirol ikastaroetan larrauldarrei asteasuarren tarifa berdinak kobratuko zaizkie.

 

Aukera honetaz baliatzeko, Asteasuko Udalak eskatzen duen dokumentazioaz gain, Larraulen erroldatuta egotearen ziurtagiria aurkeztu behar da, baita abonu familiarren kasuan, elkarbizitzarena. Akordio hau larrauldarren artean kirolaren praktika sustatzeko baliagarria izango dela uste du Larraulgo Udalak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!