Bi ekitaldi emakumeen nazioarteko eguna ospatzeko

Ataria 2016ko otsailaren 24a

Martxoaren 4an, 21:00etan afaria egingo dute emakumeek Herri Ostatuan eta afalostean Maleta gorria izeneko hitzaldia izango da Virginia sexologoaren eskutik. Beste hitzaldi bat ere izango dute, martxoaren 9an, kutur aretoan Emakumeen burujabetza eta berdintasuna izenburupean

Martxoaren 4ko afarirako txartelak martxoaren 1a baino lehen eskuratu beharko dira Herri Ostatuan bertan. 25 euroren truke bi menu izango dira aukeran.

Martxoaren 4ean, afalostean eta Larraulgo Ostatuan bertan, Maleta Gorria izeneko saioa izango da Virginia sexologoaren eskutik.

Emakumeen burujabetza eta berdintasuna lelopean, berriz, Jonek hitzaldia eskainiko du martxoaren 9an, 17:30ean Larraulgo kultur aretoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!