Urriaren 1ean egindako osoko bilkuran onartu zituen udalbatzak baldintza pleguak eta hilaren 16ra arte horiek aztertu eta erreklamazioak aurkezteko aukera izango da.
Baldintza pleguetan zehazten denez, 300 euroko kanona ordaindu beharko du hilabeteko Ostatuaren kudeaketa bere gain hartzen duen pertsona. Era berean, tabernaren kudeatzaile berriek, 3.000 euroko bermea utzi beharko dute.
Larraulgo udal bulegoetan eskura daitezke pleguak eta proposamenak ere bertan egin ahal izango dira hilaren bukaera bitartean. Ondoren, 15 eguneko epean aztertuko dira aurkeztutako proposamenak.