Larraulgo jaiak 2015

Astelehenik ez Larraulen

Irati Saizar Artola 2015eko abuztuaren 3a

San Esteban jaien azken egunera iritsi dira larrauldarrak. Astelehena izanagatik goiz-goizetik atera dira kalera festei amaiera behar den bezala ematera.

Meza nagusira joan ondoren, Katillutxulo Elkartean hamaiketakoa egiteko aukera izan dute. Nahiko salda, txorizo eta haragi egosi jan ondoren haurren txanda iritsi da, jolasak egin dituzte herriko plazan. Arratsaldean ere herritarrak izango dira protagonista. Herri kirol saioa eskainiko dute 18:00etan. Horren ondoren eta festei amaiera emateko, Lidia eta Itzeder trikitilariek alaituko dute plaza ingurua.

San Esteban jaiak bukatuagatik 24ra begira jarriko dira, San Bartolome eguna ere ospatzen baitute Larraulen. Hona hemen egitaraua:

-      10:00 Arku tiraketa

-      11:00 Meza Nagusia

-      12:00 Hamaiketako herrikoia (Katillutxulo Elkartean)

-      13:00 Ahari jokoa

-      16:00 Herritarren arteko Pala partidu mixtoa

-      18:00 Pilota partidua. Urbieta I. eta Gorrotxategi – Urbieta II. eta Aranburu

-      19:30 ANSORREGI eta LARRAÑAGA trikitilariak arratsalde eta gauean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!