Larraulgo jaiak 2015

Sagardo dastaketa, toka txapelketa eta paella Larraulen

Andoni Uzkudun 2015eko abuztuaren 2a

Gaur eguerdian, Sagardo dastaketa, toka txapelketta eta paella bazkaria izan da Larraulen.

Sagardo dastaketan, Aburuza, Gaztañaga, Artola, Zabala eta Sarasolako sagardoak probatzeko aukera izan da. Toka txapelketan,bi zatitan banatu dituzte: gazteak, 16 urtetik beherakoak eta helduak, 16 urtetik gorakoak. Giro ederra egon da jende asko animatu baita bertara. Ondoren paella jana izan dute bazkaltzeko.

Abuztuak 2, Igandea

11:00 Gazteen esku pilota eta Emakumeen pala partidua
12:30 Sagardo Dastaketa (Aburuza, Zabala, Gaztañaga, Artola, Sarasola)
13:00 Toka
15:00 Paella herrikoia
18:00 Bertso saioa. IKER ZUBELDIA, MAIALEN LUJANBIO, ANDONI EGAÑA ETA ALAIA MARTIN. Gai jartzen, herriko bertso taldea
Ondoren Izer eta Alabier
21:00 Barrikote herrikoia (Urbeltz Plazan)
23:00 Izer eta Alabier

Abuztuak 3, Astelehena

11:00 Meza Nagusia
11:30 Hamaiketako Herrikoia (Katillutxulo Elkartean)
13:00 Haur jolasak
18:00 Herri kirolak (herritarrak)
Ondoren Lidia eta Itzeder trikitilariak

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!