Larraulgo jaiak 2015

Lehertu da jaia

Rebeka Calvo Gonzalez 2015eko uztailaren 31

 6 1438371167118
 9 1438371169554
 14 1438371173527
 26 1438371183486
 5 1438371166320
 7 1438371167919
 8 1438371168741
 10 1438371170358
 11 1438371171148
 12 1438371171936
 13 1438371172732
 15 1438371174304
 16 1438371175125
 17 1438371176043
 18 1438371176905
 19 1438371177748
 20 1438371178590
 21 1438371179380
 22 1438371180176
 23 1438371180981
 24 1438371181797
 25 1438371182602
 27 1438371184347
 28 1438371185131
 29 1438371186009
 1 1438371161692
 2 1438371162496
 3 1438371164740
 4 1438371165526

Larraulgo San Esteban jaiak hasi dituzte gaur. Pello Joxepe jaitsi da kanpandorretik herritarrek eskainitako kantak lagunduta.

Gaur gure festa handia da ta
begira kanpandorrera!
Bi mila eta hamabostean
berriz jaitsiko da be(he)ra.
Pello Joxepe umore onez
daukagu aurten gainera!
Gu ere festak gaztetzen gaitu
Pello Joxepe antzera.

Jendeak gure herriko plazan
berriz egin du gainezka.
Nola ez festa desio gaude
beste deusen faltik ezta.
Egun hauetan alden ditzagun
bai problema ta bai kezka!
Pello Joxepek nahi duen eran
gozatu dezagun festa.

Urtean zehar izaten dira
hainbat kezka ta arazo,
ta haik uxatzeko San Estebanak
egokiak dira oso.
Umore, dantza ta aldarte ona
baldin bada gure pauso,
Asteartean buruko minik
ez dugu izango akaso. 

Horrela kantatuz hasi dituzte gaur, San Esteban jaiak Larraulen. Karlos Irazu Muñoaren hitzak dira eta umorez kantatu dituzte herritarrek. Astelehena arte luzatu dituzte herriko festak.

Abuztuak 1, Larunbata

11:00 Altxor bilaketa jokoa Larraulgo gazteak
12:30 Apar festa Cristian
13:30 Haurren bazkaria
15:30 IRAITZ LIZARRAGA trapezistaren emanaldia eta umeentzako tailerra olga/aitor
17:30 GORRITI animaliak Olhatz
20:00 Kantu poteoa.
21:00 Herri afaria (Herri Ostatuan)
23:00 Dantzaldia LAIOTZ taldearekin
03:00 Batxuri zopa

Abuztuak 2, Igandea

11:00 Gazteen esku pilota eta Emakumeen pala partidua
12:30 Sagardo Dastaketa (Aburuza, Zabala, Gaztañaga, Artola, Sarasola)
13:00 Toka
15:00 Paella herrikoia
18:00 Bertso saioa. IKER ZUBELDIA, MAIALEN LUJANBIO, ANDONI EGAÑA ETA ALAIA MARTIN. Gai jartzen, herriko bertso taldea
Ondoren Izer eta Alabier
21:00 Barrikote herrikoia (Urbeltz Plazan)
23:00 Izer eta Alabier

Abuztuak 3, Astelehena

11:00 Meza Nagusia
11:30 Hamaiketako Herrikoia (Katillutxulo Elkartean)
13:00 Haur jolasak
18:00 Herri kirolak (herritarrak)
Ondoren Lidia eta Itzeder trikitilariak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!