Larraulgo jaiak 2015

Ostiralean hasiko dira Larraulgo jaiak

Irati Saizar Artola 2015ko uzt. 28a, 12:33

Bi santutan festa giroaz gozatzeko aukera izango dute larrauldarrek. San Esteban jaiak ostiralean hasi eta abuztuaren 3ra arte luzatuko dira. San Bartolome eguna ere ospatuko dute

San Bartolome jaiak prest dituzten arren, badute zertaz gozatu San Esteban jaietan larrauldarrek. Lau egunetako festak antolatu dituzte. Jaiei txupinazoarekin hasiera ofiziala eman aurretik, mus eta ping-pong txapelketak jokatuko dituzte eta jarraian, 19:00etan, suziriaren hotsak lehertuko du festa ostiralean.

Aurten, Ugaitz Belauntzaran eta Manex Urkaregi herriko pilotari gazteek izango dute festei hasiera emateko ohorea, izan ere, I. Ataria Pilota Txapelketan finalistak izan dira. Urtero lez, Elizako kanpandorretik abiatzen den Pello Joxeperen jaitsiera ilusioz eta kantu artean hartuko dute.

Jarraian datozen hiru egunak ere ikuskizunez gainezka antolatu dituzte. Umeentzat jolas mordoa, herri afaria, sagardo dastaketa, bertso saioa eta herri kirolek beren tartea hartuko dute asteburuan zehar, eta egun guztietako gau parteetan, musikaz gozatzeko aukera izango da.

Uztailak 31, ostirala

16:30 Mus txapelketa (Katillutxulo Elkartean) (16:00 inskripzioa)
17:30 Ping-Pong txapelketa (17:00 inskripzioa)
19:00 Txupinazoa eta Pello Joxepe-ren jetsiera.
Ondoren Buru handi eta Gurdi Soinu herriko txarangarekin
20:00 Afaria (Katillutxulo Elkartean) Maddi
22:00 LORRATZAK taldearen emanaldia (Museo aurrean). Maddi
00:30 DJ-bull

Abuztuak 1, Larunbata

11:00 Altxor bilaketa jokoa Larraulgo gazteak
12:30 Apar festa Cristian
13:30 Haurren bazkaria
15:30 IRAITZ LIZARRAGA trapezistaren emanaldia eta umeentzako tailerra olga/aitor
17:30 GORRITI animaliak Olhatz
20:00 Kantu poteoa.
21:00 Herri afaria (Herri Ostatuan)
23:00 Dantzaldia LAIOTZ taldearekin
03:00 Batxuri zopa

Abuztuak 2, Igandea

11:00 Gazteen esku pilota eta Emakumeen pala partidua
12:30 Sagardo Dastaketa (Aburuza, Zabala, Gaztañaga, Artola, Sarasola)
13:00 Toka
15:00 Paella herrikoia
18:00 Bertso saioa. IKER ZUBELDIA, MAIALEN LUJANBIO, ANDONI EGAÑA ETA ALAIA MARTIN. Gai jartzen, herriko bertso taldea
Ondoren Izer eta Alabier
21:00 Barrikote herrikoia (Urbeltz Plazan)
23:00 Izer eta Alabier

Abuztuak 3, Astelehena

11:00 Meza Nagusia
11:30 Hamaiketako Herrikoia (Katillutxulo Elkartean)
13:00 Haur jolasak
18:00 Herri kirolak (herritarrak)
Ondoren Lidia eta Itzeder trikitilariak

San Bartolome jaiak

Larrauldarrek abuztuko agenda ederki beteta dute. Abuztua festa giroan hasi eta horrelaxe bukatzen baitute. San Bartolome eguna, hilak 24a ekimenez bete dute. 10:00etan emango diete haisera arku tiraketarekin. Jarraian, meza nagusia ospatuko dute herriko parrokian. Gose apur bat jartzen zaionarentzat Katillutxo elkartean hamaiketakoa eskainiko dute eguerdian. Arratsaldea frontoian pasatzeko modukoa izango da, pala partida mixtoa eta pilota partidak izango baitira ikusgai. Egun handia amaitzeko, Ansorregi eta Larrañaga trikitilariek alaituko dute arratsa eta gaua.

Abuztuak 24, astelehena

10:00 Arku tiraketa
11:00 Meza Nagusia
12:00 Hamaiketako herrikoia (Katillutxulo Elkartean)
13:00 Ahari jokoa
16:00 Herritarren arteko Pala partidu mixtoa
18:00 Pilota partidua. Urbieta I. eta Gorrotxategi – Urbieta II. eta Aranburu
19:30 ANSORREGI eta LARRAÑAGA trikitilariak arratsalde eta gauean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!