Hauteskundeak 2015. Emaitzak

PSEk zinegotzia lortu du Larraulen

Ataria 2015eko maiatzaren 24a

Gehiengo osoa lortu du lortu du Larraulgo Herritarrak plataformak, 69 boto eskuratuta. PSEk, ordea, 12 boto lortu ditu, eta zinegotzi bat izango du.

Larraulgo Herritarrak hautesle zerrenda izan zen atzokoan bozka gehien jaso zituen zerrenda Larraulen; hirurogeita bederatzi bozka jaso zituen, hain zuzen ere. PSE-EE alderdia izan zen zerrenda aurkeztu zuen beste alderdia eta honek hamabi bozka lortu zituen. Emaitza hauen ondorioz, sei zinegotzi lortu ditu Larraulgo Herritarrak-ek eta bakarra PSE-EEk. Manuel Huertas, PSEko Gipuzkoako Idazkari nagusi izandakoa, izango da sozialisten zinegotzia.

Aneli Urbietak hartuko du, hortaz, orain arte Xabi Mujikak bete duen alkate kargua. Urbietak emaitzak izan bezain laster parte hartzea azpimarratu zuen «espero baino handiagoa» izan baitzen, «jende gutxiagok» bozkatzea espero baitzuten.

Datozen lau urteei begira, berriz, Urbieta «lanerako gogoarekin» dago, eta alkatetzan egokitutako lana «ahal den hobekien» egiten saiatuko dela adierazi zuen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!