Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen ari dira Larraulen

Ataria 2015eko maiatzaren 16a

Larraulen gaur goizean ospatu dute Museon Nazioarteko Eguna. Animaliak erakusketa zabaltzeko Karlos Irazu herritarrak gaueko animalia bat irudikatu du egurrean. Beste zazpi egingo ditu urtea amaitu bitartean.

Larraulgo Museo etnografikoa kudeatzen duen Dina 7 taldeak antolatu ditu gaurko ekitaldiak. Karlos Irazuren erakustaldiarekin batera, bideo emanaldia eta hamaiketakoa eskaini dituzte. Horrekin batera,  museoko zenbait erreminta gai hartuta, Larraulgo eskolako haurrek egindako ipuin, olerki, komiki eta marrazkien irakurketa saioa ere izan da eguerdian.

Koldo Jauregi Dina 7 taldeko kideak hitz egin digu antolatutako ekitaldiez:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!