Begirale titulua eskuratzeko aukera Larraulen

Ataria 2015eko urtarrilaren 9a

Otsailetik irailera bitarte Larraulen begirale titulu ofiziala lortzeko ikastaroa izango da. Hilaren 19an amaituko da izen-emate epea.

Otsailetik aurrera, larunbatero 8 orduko saioak egin beharko dira titulua eskuratzeko. Horrez gain, Pazko Asteko lau egunetan beste zortzi orduko saioak egongo dira, eta beste bi asteburutan aterpetxe batean igaro beharko dira.

Izena emateko, itsaso.aiztondo@udal.gipuzkoa.net helbidera idatzi beharko da hilaren 19a baino lehen. Edozein azalpen behar izanez gero ere helbide horretara bertara idatzi daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!