Karlos Irazuk bere eskultura sorta aurkeztu die herritarrei

Maier Ugartemendia 2014ko aza. 28a, 22:02

Larraulen kultur astea ospatzen ari dira aste guztian zehar; asteburua ere ekitaldiz betea izango dute

Gaur umeentzako antolatutako meriendarekin eman diete hasiera ekimenei. Ondoren eskulanak egiten aritu dira Katilu-Txulo elkartean eta iluntzean Karlos Iraz herritarrak egindako eskultura sorta ezagutzeko aukera izan dute. Irazuk egur mota ezberdinez osatutako lanak jarri ditu herriko plazan. Bertan gizartean hain "garrantzitsuak" izan diren oinarrizko elikagaiak islatu nahi izan ditu lan horietan: artoa, babarruna, gaztainak, ezkurrak, porruak...

Eskulturak plazan bertan egongo dira ikusgai. Hala ere, herriko haurren ekarpena ere jasoko dute; beraiekin batera lanak osatzeko asmoa baitu, betiere haurrak eurak izanik marrazki edo olerkiak egingo dituztenak. Lana tamaina handikoak dira, eta oso errealak. Herritarrek pozik entzun dituzte Irazuren azalpenak.

Jarraian, Fernando Amezketarraren bertsoak emanaldia ere izan dute Eñaut Agirre, Aitor Atxega eta Imanol Kamioren eskutik, San Esteban elizan. Eta azkenik afaria ere egin dute Katilu-Txulo elkartean. Gainera, afalostean Alekos bakarrizketalaria ariko da giroa jartzen.

Datozen egunetarako ere hainbat ekimen dituzte prest:

Azaroak 29, larunbata
10:00. Harrobira eta karobira bisita, bertan hamaiketakoa eginez, irteera
plazatik.
12:30. Eskuzko Pasakaren erakusketa frontoian.
16:00. Mus txapelketa Katillu-Txulo elkartean.
16:30-18:00. Egur erramintak erakusketa museoan.
16:30-18:00. Larraulgo egutegiko argazkien aukeraketa. Udaletxeko sarreran.

Azaroak 30, Igandea
10:00. Mendi irteera herria ezagutuz.
16:30-18:00. Egur erramintak erakusketa museoan.
16:30-18:00. Larraulgo egutegiko argazkien aukeraketa. Udaletxeko sarreran.
18:00. Talo eta gaztaina jatea Katillu-Txulo elkartean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!