Ikasle berriei Ongietorri festa Larraulgo eskolan

Erabiltzailearen aurpegia Igor Agirre 2014ko azaroaren 17a

Larunbatean Larraulgo eskolako ikasle berriei Ongietorri festa egin zieten urtero bezala. Eguneko protagonistak haurrak izan ziren.

Txalapartaren erritmoekin hasi zuten jaia eta ikasle berriek Larraulgo Eskola irudikatzen duen eskulturan beraien fitxa osatu zuten. Ondoren bazkaria izan zuten herriko ostatuan eta zirko tailerrarekin jarraitu zuten egun guztiko festan. Jaia amaitzeko, malabare eta akrobazia desberdinak egiteko aukera izan zuten haurrek Ipotx irakaslearen laguntzarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!