Larraulen, eman diote hasiera Batukada Feministen topaketari

Maier Ugartemendia 2014ko irailaren 13a

Berrogeita bost emakume elkartu dira Larraulen, Batukada Feministen topaketan parte hartzeko

Gaur goizean kotxeak iritsi eta iritsi ibili dira Larraulen. Zakuak eta motxilak hartu eta Hezkide eskolara joan dira guztiak. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Madriletik etorritako 45 emakume bildu dira bertan, gaur eta bihar ospatuko den Batukada Feministen topaketan parte hartzeko.

Asteburuan zehar batukadari lotutako hainbat tailerretan parte hartu ahal izango dute, eta tailer hauetan prestigio handiko irakasleak izango dituzte gidari. 11:00ak inguruan eman diote hasiera lehen tailerrari, eta bertan izan dute, esate baterako, Elena Alvarez madrildarra. Instrumentuak jotzeaz gain, erritmoa ere landuko dute eta gaurko tailerrean lehen pausoak horretan eman dituzte. Horrez gain, feminismoari ere bere lekutxoa emango diete, eta eztabaidak izango dituzte elkarrekin iritziak konpartitzeko.

Bi egunetarako egitarau osoa dute prestatuta, Larraulen:

Gaur

14:00 Bazkaria

16:30 Eztabaida, Batukada Feminista. Musika, eraldaketarako bidea?

18:00 Batukada tailerra.

20:00 Herrian zehar erakustaldia.

21:00 Afaria.

Ondoren. Afaloste musikatua.

Bihar

11:00 Erritmo afrobrasildarren II. tailerra

14:00 Bazkaria.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!