Eukene Larrarte, Parisko Olinpiar Jokoei begira

Erabiltzailearen aurpegia Zuriñe Iglesias Sarasola 2024ko otsailaren 29a

Eukene Larrarte, asteburuan, Espainiako Txapelketan parte hartzen. RFEC

Eukene Larrarte (Tolosa, 1998) aurten pistan ari da buru-belarri.

Berriki pistako Espainiako txapelduna izan da hirugarrenez omniumean, Dos Hermanas hirian (Espainia), eta asteburu honetan beste hiru domina lortu ditu Espainiako Txapelketan, Galapagarren (Espainia): scratch modalitatean urrea lortu du, eta kanporaketan eta puntuazioan zilarrezko bana.

Europako Txapelketan ere izan zen joan den urtarrilean, Herbehereetan, eta bertan hamahirugarren egin zuen puntuazioko proban. Bestalde, Nazioen Kopako lehen hitzordua izan du tolosarrak Australian. Merituzko hemeretzigarren postua eskuratu zuen, eta halako beste bi kopa gehiago izango ditu, guztira hiru dira, eta hain justu, horietan lor ditzake Larrartek nahikoa puntu Parisko Olinpiar Jokoetarako txartela lortzeko.

Errepidean, berriz, aurten ez da lehiatzen ari, Bizkaia-Durango taldea desagertu egin baita, eta tolosarrak ez du gaur-gaurkoz errepideko talderik. Pistako modalitatean Tolosa CF klubarekin lehiatzen ari da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!