Kosmetika naturaleko tailerra, gabonetan

Erabiltzailearen aurpegia Zumardia 2018ko abenduaren 12a

8 eta 10 urte bitarteko haurrentzat kosmetika naturaleko tailerra eskainiko du, hiru egunez, Bidatz Sasiain biologoak.

Zumardiak Kosmetika Naturaleko Tailerra antolatu du abenduaren 26tik 28ra. Hiru eguneko tailerra izango da, hortaz, goizeko ordutegian: 11:00etatik 12:30era, Tolosako Batxiller Zaldibia kalean dagoen Osabi Naturala laborategian.

Sendabelar, aromateripia eta oinarrizko osagaiekin kosmetika naturala egiten ikasiko dute haurrek Bidatz Sasiain biologian lizentziadunarekin. Ikasleei errezetak banatuko dizkiete, eta horiekin produktu naturalak sortuko dituzte, hala nola, bainu bonbak, kalendula olioa, ezpainetako kakaoa, hortzetako pasta edota aurpegiko maskarak. Elikadurak eta bizi ohituren azalean nola eragiten duten ere izango dute hizpide.

Izen-ematea zabalik da, eta 55 euroko prezioa izango du ez-bazkideentzat, 50 eurokoa bazkideentzat. Gehienez 9 lagunek eman ahal izango dute izena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!