Gabonetako Mendi Eskola, haurrentzat, Zumardiaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Zumardia 2018ko abenduaren 11

7 eta 11 urte bitarteko gaztetxoentzat Mendi Eskola izango da abenduaren 26tik 28ra, goizez, 09:30etik 12:30erako ordutegian.

Tolosa eta inguruko mendi eta basoetara irteerak, orientazio jokoak… naturan jolasteko aukera eskainiko du Gabonetan Zumardiak, sortu duen Mendi Eskolarekin. Mendizaletasuna sustatzea da helburu nagusienetako bat, laguntasuna eta errespetuzko balio sozialak lantzearekin batera.

Ibon Artola Mendi Kirol Teknikari eta gidaria arduratuko da koordinazio lanaz, eta besteak beste, segurtasuna, ingurumena eta orientazioa landuko dituzte. Gutxieneko sei laguneko taldea osatu beharko da ikastaroak aurrera egin dezan.

Izen-ematea zabalik da dagoeneko, zumardiaren webgunean. Ikastaroaren prezioa 40 eurokoa da haur bakoitzeko, bazkideentzat, berriz, 35 eurokoa. Izen-ematearekin batera, ikastaroaren ordainketa egin beharko da, kontzeptuan Mendi Eskola eta ikaslearen izen-abizenak zehaztuz. Hauxe da kontu korrontea: Euskadiko Kutxa ES27 3035 0028 1202 8011 8037. Ondoren, ordainagiria info@zumardia.eus helbidera bidali beharko da.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!