Iraupen eskiko ikastaroa, Somporten, Zumardiaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Zumardia 2018ko abenduaren 4a

Bi asteburuko ikastaroak antolatu ditu Zumardiak, bi txandatan.

Ikastaro eskaintza:

  • 2012an jaioak (ez da gazteagorik onartuko) iraupen eski klasikoa (1,5 ordu eguneko)
  • 2011-2009an jaioak maila edo/eta adinaren arabera 2-3 talde aurrikusten dira (2 ordu eguneko)
  • 2008-2003an jaioak maila edo/eta adinaren arabera 2 talde aurrikusten dira eski klasikoa+skating (2 ordu eguneko)
  • Helduak taldearen maila eta irakaslearen balorazioaren arabera (bi talde eta 2 ordu eguneko):
  • Bi asteburuak klasikoa (2 ordu eguneko)
  • Klasikoko oinarri sendoa izanez gero (irakaslearen baloraziopean) asteburu bat klasikoa eta bestea skating

Taldea osatzeko kopuru minimoa 6koa eta maximoa 10ekoa izango da

Ikastaroaren kostua:

  • 75 euro (bazkideak 67 euro) bi asteburuak (2 orduko saioetan)
  • 60 euro (bazkideak 54 euro) bi asteburuak (2012an jaiotakoen taldeak, 1,5 orduko saioak)

Ordainketa modua:

Ezin da asteburu bakarrerako izenik eman eta ordainketak urtarrilaren 1-etik 6-ra egin beharko dira
Forfait eta alokairuen gestioa eguberrietan zehar egingo den bileran edo emailez zehaztuko da
Ordainketa egiteko: Euskadiko Kutxa ES27 3035 0028 1202 8011 8037

Prezioaren barne dagoena:

Dagokion saioaren irakaslea soilik dago prezioaren barruan

Preziotik kanpo dagoena (norberaren kontu):

Iraupen eskiko materiala (klasikoa eta/edo skating), Somporteko forfaita eta asteburuko garraio eta alojamendua ez dira ikastaroan sartzen

Alojamenturako aukerak:

Candanchun: www.albergueelaguila.com, www.albergueaysa.com, www.refugiopepegarces.com
Canfranc-en: www.sargantana.info, www.alberguerioaragon.com, www.alberguepepitogrillo.com, www.alberguecanfranc.es

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!