Arrokako eskalada ikastaroa 10 urtetik gorako haurrentzat nahiz helduentzat zuzendurik dago. Eskaladan formakuntza zabaltzeko edota segurtasunez eta autonomiaz aritzeko helburua du ikastaroak.
Ikastaroan zehar eskalada momentuetan sortzen diren egoera desberdinei aurre egiten ikasteaz gain, beharrezkoak diren maniobrak jarriko dituzte praktikan, hala nola, deskolgatze baten muntaia egin, aseguratzeko maniobrak ikasi, lehenengoz eskalatzea, materialaren erabilera eta korapiloak, bideen ikusketa, teknika gestuala, rapela muntatzea…
Hauxe da ikastarorako beharrezko materiala: arnesa, kaskoa, katu-oinak, segurtasunezko 3 mosketoi, bi zinta plana eta kordino bat, anklatzeko muturra, kordino motza, zesta, kirola egiteko arropa erosoa, janaria eta ura.
Bost pertsona baino gutxiagoko taldeetako prezioak honakoak izango dira: 2 egunetarako, 130 euro; 3 egunetarako 195 euro; eta 4 egunetarako 255 euro. Aldiz, bost pertsona baino gehiagoko taldea osatzen bada, prezioak merkeagoak izango dira: 2 egunetarako 105 euro ordaindu beharko dira; hiru egunetarako 155, eta egun bat gehiagorako 205 euro. Desplazamendurako gastuak bezeroaren karguz izango dira.
Aristetako eskalada ikastaroa, berriz, 18 urtetik gorakoentzat soilik izango da. Kresta eta aristetatik erraztasunez eta azkartasunez mugitzen ikastea du helburu. Igoerak azkartasun, arintasun eta segurtasun faktoreekin egiten ikasteko balio izango du, besteak beste.
Erabili beharreko materiala honakoa da: Arnesa, Kaskoa, katu-oinak, 2 kordino (1,5mm-6mm-Machard), 2 zinta plana bileretarako (120zm diametro), Kordino desberdinak, 2 zinta espres, 4 mosketoi HMS, mendiko arropa egokia, 20 litro inguruko edukiera duen motxila, janaria eta ura.
Egun bakarreko ikastaroaren prezioak 180 euroko prezioa izango du, eta bi egunekoak 320 eurokoa. Bi pertsonako taldeak osatuko dira, eta taldea bi pertsonakoa izanez gero, prezio hori biren artean ordaindu beharko da.
Informazio gehiagorako, 688 64 42 67 telefonora deitu daiteke, edota zantton@hotmail.com helbidera idatzi.