Zumadiko alebin neskak Gipuzkoako txapeldunorde

Erabiltzailearen aurpegia Zumadi Eskola 2024ko ekainaren 4a

Iragan asteburuan Zumadi eskolako alebin neskak Gipuzkoako txapeldunorde geratu dira, futbolean. Larunbat eta igandean izan dituzte partidak, Donostiako Altza auzoko kiroldegian.

Larunbatean, finalaurrekoa lehiatu zuten Zumadiko neskek, Lazkaoren aurka. Partida 0-2ko markagailuarekin galtzen hasi bazuten ere, buelta eman, eta 4-2koarekin irabazi zuten. Honela, Gipuzkoako lehiaketan pauso bat gehiago eman, eta igandean ere partida izateko txartela eskuratu zuten.

Igandean berriz, Zumadik Tolosako Samaniego ikastetxea izan zuen aurrean. Partidaren hirugarren zatiaren amaiera arte amezketarrek eustea lortu bazuten ere (1-1), azken denboran 4 gol jaso zituzten eta 1-5eko emaitzarekin amaitu zen partidua.

Zumadi eskolako Zuzendaritzak alebin neska hauek eta bere entrenatzaile Joseba Irazusta Otaño zoriondu nahi ditu denboraldi osoan zehar egindako lanagatik. Izan ere, Zumadi eskola txikia izanik, alebin mailan sei neskek bakarrik osatzen dute taldea —June Artola Elizazu, Zühara Beloki Goitia, Intza Beloki Lizaso, Amaia Jauregi Errazu, Alaitz Letamendia Sagastume, Sara Martin Aiestaran—; gutxieneko zortzikoa osatu ahal izateko LH4. mailako bi nesken laguntza izan dute —Amaia Ordozgoiti Mendoza eta Maddi Beloki Roldan de Aranguiz—.

Eskola txikia izanik, handia da egin dutena.

Honela, asteburu osoan bai futbol kantxan eta baita harmailetan bizi izandako kiroltasuna txalotu nahiko genuke, kirolaz disfrutatzen, nesken kirola agerian geratu da.

Azkenik, Samaniego ikastetxea, Gipuzkoako alebin mailako futboleko txapelduna zoriontzea ere badagokigu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!