Zumadiko ikasleak zuhaitzak landatzen

Erabiltzailearen aurpegia Zumadi Eskola 2024ko apirilaren 22a

Pasa den apirilaren 12an, LH 5-6ko ikasleak, hiru irakasle eta Buruntzuntzin elkarteko lau kide Arritzagako minetara joan ziren Lizar landareak landatzera. Goizean eskolatik irten, Akeloketan gora igo, eta Arritzagako mina inguruan, museo ondoan, zuhaixkak landatu zituzten. Zuhaitzari argazkia atera eta bakoitzari jabearen izena ere jarri zioten. Lizar bat landatzeko bi pertsona behar ziren eta bikote bakoitzak bi lizar landatu zituen.

Eguraldi bikaina lagun, bertako kazueletan (putzuetan) bainatuz freskatu ziren. Ondoren, Buruntzuntzin mendi aterpe kanpoaldean bakoitzak etxetik eramandako ogitartekoa bazkaldu eta arratsaldean, 16:30etarako eskolara itzuli ziren. Ez zuten denbora alperrik galdu!

Egun ederra pasa zuten naturaz gozatuz eta zainduz. Beraiek diotenez: «Irteerarik onenetakoa bat!». Horren lekuko bertan atera zituzten argazkiak.

Ekintza honen proposamena eta antolaketa Buruntzuntzin elkartekoen eskutik heldu zen eskolara. Orain, zuhaitz horien garapena zein den jakin-minez, tarteka gazteak beraien zuhaitza ikustera joango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!