Guztira 514 euro bidaliko dira Zumadi eskolaren izenean. Astean zehar ikasleek dirua eskolara eramateko aukera izan dute, eta azken egunean gainera, martxoaren 22an, haur hezkuntzako irakasle eta ikasleek postu bat jarri zuten ikastetxeko jolastokian elkartasun bonuak herritar guztien eskura jartzeko.
Aurtengoa, pandemia urtea izanik, jana, higiene eta eskola materiala zuzenean bidaltzea ezinezkoa izan denez, Tolosaldea Sahararekin elkartearen proposamenari eutsi zion Zumadi eskolak. Elkartasun bonuak salgai jarri eta horien ordainetan jasotako dirua zuzenean Saharako kanpamenduetara bidaltzea, alegia. Honela, Zumadi eskolak guztira 514 euro bildu eta bideratuko ditu Tolosaldea Sahararekin elkartera.
Eskolako zuzendaritza taldeak eskola komunitateari eskerrak eman nahi izan dizkio, ekimenarekin bat egin izanagatik.