Estitxu Fernandezen hitzaldia Zubimusu Haur-Eskolan

Erabiltzailearen aurpegia Zubimusu Ikastola 2026ko maiatzaren 26a

Estitxu Fernandez psikologo perinatalaren eskutik, Haurraren garapen osasuntsua hitzaldia ospatuko da Zizurkilgo Zubimusu Haur-Eskolan. Bertan zaintza uneen balio hezigarrria, haurraren ongizatea eta norbanakoaren erritmoekiko errespetua izango dira hizpide.

  • Eguna: ekainak 4, osteguna.
  • Ordua: 17:00 - 19:00.
  • Lekua: Zizurkilgo Zubimusu Haur-Eskola
  • Nori zuzendua: 0-2ko familiak.
  • Izen-ematea: 943 69 23 21 / zubimusu@ikastola.eus
    • Hitzaldia euskara hutsean izango da eta haurren zaintza zerbitzua egongo da bertan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!