Haur eskolako matrikula urte osoan zabalik!

Erabiltzailearen aurpegia Zubimusu Ikastola 2026ko maiatzaren 3a

Zubimusuko haur-eskolako matrikulazio epea zabalik dago ikasturte osoan zehar.

 

Proiektuaren eta 0-2 urte bitarteko haurrentzat haur-eskolak eskaintzen duen zerbitzuaren berri emateko, bisita pertsonalizatuak antolatzen ditugu.

Honako hauek dira gure ardatzak:

- Zaintza uneen balio hezigarria.

- Ordutegi (07:30 - 17:00) eta egutegi zabala (uztailean irekita).

- Haurraren ongizatea eta norbanakoaren erritmoekiko errespetua bermatzea.

- Adin aniztasunean oinarritutako testuinguru segurua.

- Ikastolaren eta familiaren arteko elkarlana sustatzea.

Hartu hitzordua emailez zubimusu@ikastola.eus edo 943 692321 zenbakira deituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!