Proiektuaren eta 0-3 urte bitarteko haurrentzat haur-eskolak eskaintzen duen zerbitzuaren berri emateko, bisita pertsonalizatuak antolatzen ditugu.
Honako hauek dira gure proiektuaren ardatzak:
- Haurraren erritmo eta beharrekiko benetako errespetua.
- Ordutegi (07:30 -17:00) eta egutegi zabala.
- Zaintza uneen balio hezigarria.
- Adin aniztasunean oinarritutako testuinguru segurua.
- Ludikotasunaren garrantzia (tailerrak)