60. urteurrena ospatzen hasteko ekitaldia

Erabiltzailearen aurpegia Zubimusu Ikastola 2024ko azaroaren 20a

Sei hamarkada bete ditu ikastolak eta ospakizunak azaroaren 15ean abiatu ziren.

Azaroaren 15ean, 60. urteurrena ospatzen hasi ginen. Txerminen 60 zenbakiaren argazki erraldoia atera ostean kalejiran joan ginen Villabonan zehar. Ondoren trikitiaren doinuan dantzan ibili ginen, baita soka saltoan eta aurpegiak margotzen ere. Festarekin amaitzeko txokolate beroa hartu genuen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!