Zubimusu, 0-16 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat hezkuntza integrala eta bizia

Erabiltzailearen aurpegia Zubimusu Ikastola 2023ko ots. 14a, 12:57

ZUBIMUSU IKASTOLA Amasa-Villabona eta Zizurkilen kokatzen den langile, familia, herritar eta eragile ezberdinekin lanean diharduen herri onurarako kooperatiba integrala da, irabazi asmorik gabekoa. Zatoz gu ezagutzera! Matrikulazio epea zabalik dugu otsailaren 24ra arte

ZUBIMUSU Ikastola, Euskal Herriko lurralde guztietako ikastolekin batera, Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko kide gara. Ikastolok aintzindariak izan gara EUSKARA eta EUSKAL KULTURAren transmisioan, baita berrikuntza pedagogiko, eleaniztasun, ikasmaterialen sorkuntza, IKTen erabilera, irakasle eta langileen prestakuntza etab.etan.

Hezkuntza integrala eskaintzen dugu, 0 urtetik hasi eta 16 urtera arte.

Ikastola 2ZIA da gurea, ikasleek beren ezagutza, gaitasun eta konpetentziak garatzen laguntzeko hezkuntza-xede duena eta bizitzan zehar aurkituko dituzten egoera konplexuei irtenbide egokiak eman eta erantzukizunez ekin diezaieten, helburu duguna.

Arlo akademikoa lantzeaz gain, gure ikasleak pertsona bezala, bere osotasunean, heztea dugu helburu, mundura irekiak izango diren pertsona euskaldun eleanitz, aniztasunarekiko enpatiko, kooperatibo, autonomo, konpetente, osasuntsu eta kritiko eraikitzaileak formatuz.

EUSKALDUNA, MUNDURA IREKIA

Ikastolan euskaraz hezi eta bizi gara eta euskaraz bizi nahi dugu gure herrian. Euskaratik eta euskal kulturatik, eta gainontzeko kultura nahiz hizkuntzei irekiak. Euskaran ardazturiko eleaniztasunarekin eta Euskal curriculuma oinarri izanik.

EUSKAL HERRIKOA

Euskal Herria bere osotasunean ulertzen eta lantzen dugu, Euskal Herri osoan hezkuntza euskalduna eta eredu propioa eskaintzen duten hezkuntza-erakunde bakarrenetakoak gara. EHIko ikastola guztiok parte hartzen dugun Elkartasun Kutxaren bidez, beharra duten ikastolak zein proiektuak laguntzen ditugu.

HERRIAN SUSTRAITUA

Heztea, ikastola eta familiaren betebeharra izateaz gain, herri oso baten ardura ere badela sinisten dugu. Horregatik, Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo eragile desberdinekin elkarlanerako konpromisoa dugu.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!