Begirale titulua eskuratu nahi dutenentzat bilera informatiboa egingo da abenduaren 2an

Erabiltzailearen aurpegia Zubimusu Ikastola 2021eko azaroaren 24a

Aisiola, Ikastolen Elkarteko Begirale Eskolan begirale titulua lortu nahi duten gazteei zuzenduta, bilera informatiboa egingo dute abenduaren 2an, osteguna, Zubimusu Ikastolaren Txermingo eraikinean, 16:00etan. 

Ikastaroan izena emateko ez da derrigorrez ikastolako bazkide izan behar. Denei zabalduriko eskaintza da. Ikastaroa 150 teoria orduk eta beste 160 praktika orduk osatzen dute eta burutzen dutenek eskuratzen duten titulua SSCB0209 Haurren eta Gazteen Aisialdiko Jardueren Dinamizazioa izeneko Ziurtagiri Profesionala da.

Ikastaroaren datak zehazteko daude, baina bi aukera eskaini ohi dira. Ikasturte batean ikastaroa egiteko aukera luzatzen zaie Batxiler 2ko ikasleei eta bi ikasturtetan, Batxiler 1ekoei.  Ikasleek ordu teorikoak Zubimusu Ikastolan bertan emango dituzte. 

Informazio gehiagorako sartu www.zubimusuikastola.eus helbidean, deitu 943 69 23 21 telefonora edo idatzi zubimusu@ikastola.eus helbidera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!