Ate irekien jardunaldiak ikastola ezagutzeko

Erabiltzailearen aurpegia Zubimusu Ikastola 2021eko urtarrilaren 12a

Haur Hezkuntzarako aurrematrikula egiteko epea urtarrilaren 18tik 29ra izango da aurten. Urtero bezala, ate irekien jardunaldiak egingo ditugu Zubimusun, ikastola, 2Zia proiektu pedagogikoa eta gure zerbitzuak ezagutu nahi dituzten gurasoentzat. Ate irekien jardunaldiak urtarrilaren 16an eta 23an izango dira, eta indarrean dauden segurtasun eta higiene arauak jarraituz egingo dira.

Haur Hezkuntzarako aurrematrikula egiteko epea urtarrilaren18tik 29ra izango da aurten. Urtero bezala, ate irekien jardunaldiak egingo ditugu Zubimusun, ikastola, 2Zia proiektu pedagogikoa eta gure zerbitzuak ezagutu nahi dituzten gurasoentzat.

Ate irekien egunak Zubimusun:

ATE IREKIAK VILLABONAN

Urtarrilak 16:

  • 10:30ea, euskaraz
  • 11:30ean, euskaraz
  • 12:30ean, euskaraz

Urtarrilak 23:

  • 10:30ean, gaztelaniaz
  • 11:30, euskaraz
  • 12:30, euskaraz

ATE IREKIAK ZIZURKILEN

Urtarrilak 16:

  • 10:30ean, euskaraz
  • 11:30ean, euskaraz
  • 12:30ean, euskaraz

Data horietan ezin baduzu etorri, edo bisita gidatu pertsonalizatua egin nahi baduzu, zure hitzordua hartzeko aukera ere baduzu. Bisita gidatu pertsonalizatua Villabonan egin nahi baduzu, deitu 943 69 23 21 (1 luzapena) telefonora. Bisita gidatua Zizurkilen egin nahi baduzu, berriz, deitu 688 727 206 telefonora.

ATE IREKIETARAKO IZEN EMATEA

Villabonan zein Zizurkilen egingo diren ate irekien jardunaldiak indarrean dauden segurtasun eta higiene arauak jarraituz egingo dira, eta pilaketak ekiditeko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea. Horretarako jarraian duzuen inprimakia bete behar duzue:

Zatoz Zubimusu Ikastola ezagutzera!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!