'Enjoy English' programa eskainiko da ekaina eta uztaila artean

Erabiltzailearen aurpegia Zubimusu Ikastola 2019ko martxoaren 29a

Apirilaren 1ean, 17:30ean bilera informatiboa egingo da Txermingo eraikineko jangelan, programaren inguruan. Izen ematea, maiatzaren 3ra arte dago zabalik.

Herritik mugitu gabe jatorrizko ingeles hiztunekin udan ingelesa ikasteko aukera paregabea eskaintzen du Enjoy English programak eta aurreko urteetan bezala, Zubimusu ikastolak, Ikastolen Elkartearekin bat eginez, ingelesa praktikatzeko aukera eman nahi die ikastolako eta herriko ume guztiei. Horregatik Enjoy English programaren inguruko bilera informatiboa antolatu du. Apirilaren 1ean izango da 17:30ean, Txermingo eraikineko jangelan.

Aurten programa berrituarekin dator, gainera. Enjoy English 5 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzendutako eskaintza da. Saioak ekainaren 24tik uztailaren 19ra izango dira goizeko 09:30etik 13:30era. Haurrek aukera izango dute bi, hiru edo lau astez parte hartzeko. Izen-emate epea zabalik egongo da maiatzaren 3ra arte.

Enjoy English programak garrantzia berezia ematen die kanpo ekintzei eta proiektuetan oinarritutako ikaskuntza eskaintzeari. Ingelesez komunikazio gaitasuna lantzea, neska-mutilek ingelesa egoera errealetan erabiltzea eta zeharkako konpetentziak lantzea dira helburu nagusiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!