Kiva eguna ospatu dute Zubimusu Ikastolako ikasle eta irakasleek

Erabiltzailearen aurpegia Zubimusu Ikastola 2018ko urriaren 11

KiVa eskola-jazarpena prebenitzeko eta jazarpen kasuei modu eraginkorrean aurre egiteko programa bat da. Gaur Kiva Eguna ospatu dute Villabonako eta Zizurkilgo ikasle eta irakasleek, Zubimusu ikastolan inolako jazarpenik ez dela onartzen aldarrikatzeko.

Jazarpen kasuen aurrean, ezinbestekoa da eskola komunitate guztiaren inplikazioa eta horixe da, hain justu, Kiva proiektuak bultzatzen duena. Eraso baten aurrean, ikaskideak biktima babestera animatzen ditu programak. Hori guztia bideratzeko eta batik bat, eskola jazarpena prebenitzeko, irakasleek ere formakuntza jaso zuten.

Ondokoari beti errespetua zor zaiola gogorarazteko gaur Kiva Eguna antolatu da. Jolastokian Kiva programaren irudia irudikatu dute eta helduenek geletan lanketa sakona egin dute, lagunartea aldarrikatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!