Begirale ikastaroa antolatu dute Zubimusuk eta Aisiolak

Erabiltzailearen aurpegia Zubimusu Ikastola 2018ko urriaren 1a

Batxilergoko lehenengo mailakoentzat azarora bitartean egongo da zabalik izen emateko epea, baina batxilergoko bigarren mailakoentzat, urriaren 5ean amaituko da izen emate epea.

Aurten ere Zubimusu ikastolak eta Aisiola Ikastolen Elkarteko Begirale Eskolak bat egin dute ikastaroa antolatzeko. Batxilergoko ikasleei zuzentzen zaie ekimena eta ikastaroa burutzen dutenek “Haurren eta gazteen aisialdiko jardueren dinamizazioa” Ziurtagiri Profesionala lortuko dute. Tituluak aukera ematen du Euskal Herrian ez ezik, estatuan edota Europar Batasuneko herrialdeetan lan egiteko.

Batxilergoko bigarren mailakoek urriak 19an hasiko dira saioekin eta maiatzaren 10ean amaitu. Udan praktikak egin beharko dituzte. Lehennego mailakoek,berriz, urtarriletik apirilera izango dituzte saioak eta hurrengo ikasturtean urrian jarraituko dute.

Ikastaroak 150 orduko iraupena du eta ostiral arratsaldeetan izango dira saio teorikoak, 15:30etik 20:30era. Horretaz gain, partaideek praktikak egin beharko dituzte udan.

Ikastaroaren prezioa 430 eurokoa da ikastolako ikasle eta ikasle ohientzat eta 475 eurokoa gainerakoentzat. Edonola ere, Villabonako eta Zizurkilgo udalek laguntza emango diete bi herrietan erroldatutako gazteei.

Matrikula www.aisialdia.eus web orriaren bidez egin behar da. Aisiola Begirale Eskolaren arabera, “ikastaroak lan egiteko aukera zabala eskaintzen du. Ekonomikoki autonomoak izateko aukera ematen die gazteei eta baita gaitasun mordoa barneratzeko aukera ere”. Saioei dagokienez, dibertigarriak direla diote eta ez saio teoriko formal bat.

Informazio gehiago: www.aisialdia.eus / aisiola@ikastola.eus / 944 35 43 40

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!