Txakurrekin harremana nola hobetu ikasi dute jangelako umeek

Erabiltzailearen aurpegia Zubimusu Ikastola 2018ko eka. 14a, 18:22

Zubimusu ikastolak jarri du martxan ekimena.

Zubimusu ikastolako jangela zerbitzua erabiltzen duten umeek gonbidatu bereziak izan dituzte oraingoan: txakur hezitzaileak. Eurekin eta dinamika ezberdinen bidez, txakurrekin harremana nola hobetu eta animalien konpainiaz nola gozatu ikasi dute.

Hori eta gehiago ikasi dute neska-mutilek Zubimusu ikastolan ezarrita dagoen jangelako Mahi-Mahi egitasmoaren baitan. “Ekintza hauek urtean zehar bazkal ondorengo atsedenaldian egiten ditugu. Ikastolaren plan pedagogikoarekin bat egiten dute. Nahi duguna da haurrek modu osasungarrian jateaz gain, esperientzia dibertigarria eta hezigarria izatea jantokian eta patioan”, diote arduradunek.

Oraingo saioan, besteak beste, adituek irakatsi die nola zuzendu behar duten txakurrengana eta nola jolastu haiekin. Izan ere, txakur hezitzaileen iritziz, “animaliek dibertsioa, lasaitasuna eta denbora-pasa behar dute. Jolasaren bitartez, txakurren garapen kognitiboa, soziala eta afektiboa garatzen ditugu. Presente gaude euren bizitzan eta esperientzia ezberdinak izan ditzaten laguntzen diegu. Hobeto ulertzen ditugu txakurrek dituzten gaitasunak ezagutzen baditugu, zeren denek ez dituzte berdinak eta ez zaizkie gauza berak gustatzen”, diote saioa emandako Etolcanin etxeko txakur hezitzaileek.

Mahi-Mahi by Askora esperientzia berri baten sinonimoa da eta helburua da umeak gustura joatea. Erronka horri erantzuten die horrelako ekimenek.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!