Erakundearen izenean, Hilario Urdanpilletak jaso du bildutako dirua, 250 eurotik gora.
Elkartasunari bide emanez, apirilean egin zuten azoka ikasleek etxeko jostailu, liburu eta gainerako artikuluak salmentara ateraz. Ekimenak helburu bikoitza du. Batetik beharrean daudenei laguntzea eta bestetik, artikuluak berrerabiltzeko aukera eskaintzea.