Nerea Mendizabalen hitzaldirako izen-ematea gaur amaituko da

Erabiltzailearen aurpegia Zubimusu Ikastola 2018ko urtarrilaren 29a

0-6 adin tartean haurrak dituzuen familiei, eta interesa duen edonori zuzenduta, Nerea Mendizabal psikopedagogoak gidatuko duen bigarren hitzaldia izango dugu datorren urtarrilaren 30ean, arratsaldeko 15:00etatik 17etara, Txermingo eraikinean.

“Haurrenganako konfiantza garatzen” lelopean, haurrengan konfiantza izateko baldintzen inguruan lanketa egingo da: “Gure seme alabek beraiengan konfiantza izatea nahi dugu eta horretara ezinbestekoa da gu beraiengan konfiantza izatea. Zerk oztopatzen dit konfiantza izatea? Noiz eta nola egon naiteke seguru kontrola askatzeaz beraiek hegan egin dezaten?

Hitzaldia irekia eta doakoa izango da. Bertan parte hartzeko, urtarrilaren 29a baino lehen, izena eman behar da. Horretarako, ikastolako idazkaritzara deitu behar da (943692321 Zentroa).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!