Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu bihar

Erabiltzailearen aurpegia Zubimusu Ikastola 2017ko azaroaren 30a

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu Zubimusu Ikastolan. HH, LH eta DBHrako prestatu ditugun egitarauak hemen:

Haur Hezkuntzan:

Goizean. Euskara gaitzat hartuta marrakzi bat egingo dugu.

11:00. Argitxoren urtebetetze eguna ospatuko dugu ikastolako ganbaran. Haurrak Argitxori adierazpen saio bat eskainiko diote eta bukaeran Argitxoren abestia abestuko dute. Hamaiketakoa egingo dute eta Argitxok arratsaldean filma bat ikusteko gonbidapenak banatuko dizkie.

16:00. Zine emanaldia.

Lehen Hezkuntzan:

09:00. Txupinazioa eta pregoia ikastolako balkoitik.

09:30. A taldeak jolasak egingo ditu. B taldeak, euskara gaitzat hartuta marrazkiak egin, euskararen aldeko esaldiak koloretako orritan idatzi eta ikastolako sarreran itsatsi. Gela bakoitzak lelo bat sortuko du eta bat aukeratuko da sarrerako horma irudian jartzeko.

11:00. B taldeak jolasak egingo ditu. A taldeak, euskara gaitzat hartuta marrazki bat egingo du. Euskararen aldeko esaldiak koloretako orritan idatzi eta ikastolako sarreran itsasi. Gela bakoitzak lelo bat sortuko du eta bat aukeratuko da sarrerako horma irudian jartzeko.

15:30. Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleek mailako abesti bana eskainiko dute eta bukatzeko Behin betiko abestia abestuko dute denak batera.

16:00. Txokolatada eta erromeria.

Zizurkilen:

09:00. Euskara gaitzat hartuta marrazki bat egin. 

10:00. Argitxoren urtebetetze eguna ospatuko dugu. Haurrek Argitxori adierazpen saio bat eskaikniko diote eta bukaeran Argitxoren abestia abestuko dute.

15:00. Jolasak eta ondoren askaria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!