Kiva programari buruzko informazio bilera

Erabiltzailearen aurpegia Zubimusu Ikastola 2017ko urriaren 16a

Urriaren 17an, asteartean, Txerminen eraikinean izango da bilera, lehenengo deialdia 17:30erako egin da eta euskaraz izango da. Bigarrena, berriz, gazteleraz egingo dute 18:15ean. Ikastolako gurasoei zuzendutako bilera izango da.

Zubimusu ikastolak iazko ikasturtean ezarri zuen Lehen Hezkuntzan Finlandiatik datorren Kiva programa ezaguna eskola jazarpena prebenitzeko xedez. Aurtengo ikasturtean metodologia DBHko lehenengo mailara ere zabalduko da. Zubimusu ikastolan programa gauzatzeaz arduratzen den lan taldeak informazio bilera deitu du gurasoentzat programa zertan datzan eta nola lantzen den azaltzeko.

Esan EZ bullyingari Kivarekin! lelopean, programak kasu bakoitza banakako eta taldekako elkarrizketen bidez jorratzen du, eskolako Kiva lan-taldearen eta inplikatutako ikasleen artean. Helburua eskola jazarpena desagerraraztea da. Ez dadila ikasle bakar bat egon sufritzen. Ikaskideak, besteak beste, biktima babestearen garrantziaz jabetzen dira metodo honen bitartez.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!