Zubimusu Ikastolako Erronkariak igandean dena emateko prest!

Erabiltzailearen aurpegia Zubimusu Ikastola 2017ko irailaren 18a

Zubimusu Ikastolako Erronkari taldea dena emateko prest dago! Igandean Oñatin zenbateraino den gai erakutsi beharko du taldeka gainditu beharreko proba bizi eta zirraragarrietan, gainerako Erronkari taldeekin. 

Erronka DBH3 eta 4ko gazteei zuzenduriko ekimena da herri ezberdinetako ikasleek, elkarrekin, ikastolen jaian modu aktiboan parte hartzeko, dibertituz eta egun borobila igaroz. Hogei ikastolek hartuko dute parte aurtengo Erronkan. Proben artean daude lokotxak biltzea eski “kolektibo” baten bidez, mosaiko bat osatzea edota Lekaixoka banderatxoa eskuratzea hiru metro inguruko altuera duen haga baten puntatik. Bazkaldu ostean, arratsaldean, finalak egingo dira eta hauetan ere proba benetan bitxiak gainditu beharko dituzte.

Lagundu gure Erronkari taldeari zure bozkarekin!

Igandeko probez gain, Erronkari talde bakoitzak bideo bat sortu beharra dauka. Helburua da taldeak bere burua aurkeztea eta Kilometroak jaiari bultzada bat ematea. Bideo guztiek lehiaketa batean hartzen dute parte gustukoena online bozkatuz. Bozketa ondorengo linkean egin daiteke. Animatu eta bozkatu Zubimusuren bideoa!

Bozkatzeko ezinbestekoa da aurrez erregistratuta egotea. Lehenengo saria 1.000 eurokoa da, bigarrena 500 eurokoa eta hirugarrena, “Publikoaren Saria”, 250 eurokoa. 

Informazio guztia ondorengo linkean duzue.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!