“Mugikorrak Kongoren alde”

Erabiltzailearen aurpegia Zubimusu Ikastola 2017ko ekainaren 19a

 Eman zure mugikor zaharra arrazoi on bategatik.

Aurten ere DBH3ko ikasleek Social Sciences-eko azken proiektuan, Alboan GKEarekin batera Kongoko biztanleei laguntzeko mugikorrak jasoko dituzte. Erronka da gutxienez iaz baino mugikor bat gehiago biltzea, hau da, 132.

Ikasturtea amaitu bitartean Zubimusu ikastolako hiru eraikinetan entregatu ahal da mugikor zaharra.

Alboan erakundearen ekimenarekin bat egin dute ikasleek  “Mugikorrak Kongoren alde” kanpaina indartuz eta “gatazkarik gabeko teknologia” sustatuz. Ekintza humanitarioa da, Alboanen esanetan, “mugikorrak birziklatuz lortutako diruarekin, garapen arloko proiektu humanitarioak egitea” da asmoa Kongoko Errepublika Demokratikoaren ekialdean. Halaber, egitasmoak ingurumenaren zaintza eta kontsumo arduratsua hartzen ditu aintzat.

Beraz, animatu mugikorra uztera arrazoi on bategatik!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!