Ate Irekiak egingo dira larunbatean Zizurkilgo Zubimusu ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia Zubimusu Ikastola 2017ko maiatzaren 10a

Zubimusu ikastolan, Ate Irekiak egingo dira 0-2 urte bitarteko eskaintza ezagutu nahi duten gurasoei zuzenduta. Hitzordua goizeko 11:00etan izango da.

Edonola ere, norbaitek ezingo balu esandako ordu eta egunean bertaratu, 688 727 206 telefonora deitu dezake eta beste hitzordu bat hartu.

Gurasoek Zizurkilen ezarria dagoen Konfiantzaren Pedagogia eredua ezagutzeko aukera izango dute. “Haurrak bere buruarengan, besteengan eta bere inguruan konfiantza sentitzen duen heinean garatuko ditu gaitasunak eta kudeatuko ditu zailtasunak. Konfiantza hori da eraiki beharrekoa. Haurrak konfiantza badu, prest egongo da ingurunea esploratzeko eta aurkikuntza berriak egiteko”, diote arduradunek. Eta horixe da Konfiantzaren Pedagogiak bilatzen duena, espazioak ere proiektuaren zerbitzura jarriz. Informazio gehiago jasotzeko aukera hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!