Sahararako janari bilketa Zubimusu Ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia Zubimusu Ikastola 2017ko urtarrilaren 18a

Zubimusu ikastolak bat egin du Tolosaldea Sahararekin elkartearekin eta urtarrilaren 27ra bitartean elikagaiak, higienerako produktuak eta eskolako materiala jasoko du saharar errefuxiatu kanpalekuetara bidaltzeko. Momentu honetan, janari bilketa egiten ari da elkartea eta bildutako guztia antolatu eta maiatzean egingo dute bidalketa.

"Gure helburua saharar herriarekiko elkartasuna lortzea da. Bide horretatik, gure zeregina kanpalekuetara ahalik eta laguntza gehiena eramatea da. Horretarako bide eta era ezberdinak ditugu, eta garai honetan, janari bilketa da gure lana", diote. Elkarteak hainbat proiektu jarri ditu martxan, besteak beste, elkartasun bilketak, haurren harrera programak, maiatza borrokan jardunaldiak... "baina garrantzitsuenetariko batzuk Saharar Lurralde Askatuetan, Midyc herrian, 140 ikaslentzat eraikitako lehen hezkuntzako eskola eta 200 kilometroko distantzian dagoen anbulatorio bakarra" zabaltzea izan dira.

Orain, bildu nahi duten materialaren artean daude: lekaleak, pasta, hegaluzea eta sardinak oliotan, arroza, azukrea, olioa edota eztia. Baita konpresak eta haur eta helduentzat pixoihalak ere. Eskolako materialaren artean behar dituzte koadernoak, arkatzak, ezeztekoak, txorroskiloak, margoak eta errotulagailuak, erregelak edota konpasak.

Materiala non utzi urtarrilak 27 baino lehen:
-Txerminen eta Zizurkilen ikasleen ikasgeletan. Zentroan: Zatorran.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!