Bihar ospatuko dugu Euskararen Nazioarteko Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Zubimusu Ikastola 2016ko abe. 1a, 11:07

Aurten larunbatarekin tokatzen denez eguna, ostiralean egingo dira ekitaldiak.

Euskararen Nazioarteko Eguna abenduak 3an ospatu ohi da urtero baina larunbata denez, Zubimusu Ikastolak bezpera, ostiral hau, aprobetxatuko du euskarari babesa erakusteko, gure hizkuntzaren erabilera handiagoa eta normalizazioa aldarrikatzeko, alegia.

Horretarako, egitarau zabala antolatu dute HH, LH eta DBHko ikasleentzat. Txikienek Argitxoren urtebetzea ospatuko dute, LHkoek egunari hasiera txupinazoa botaz eta pregoia irakurriz emango diote. Gero, euskararen inguruko leloak asmatu, idatzi eta ikastolako sarreran itsatsiko dituzte. DBHkoek, berriz, “Misterioa” dokumentala ikusiko dute eta herri kirolak, aurreskua eta kalejira egingo dituzte, besteak beste.

Helburua da euskararen presentzia zabaltzearen inguruan kontzientziatzea, gure hizkuntza pil-pilean mantentzeko.

Haur Hezkuntzan

Goizean. Euskara gaitzat hartuta marrazki bat egin.

11:00. Argitxoren urtebetze eguna dela ospatuko dugu ikastolako ganbaran. Haurrek Argitxori adireazpen saio bat eskainiko diote eta bukaeran Argitxoren abestia abestuko dute. Hamaiketakoa egingo dute eta Argitxok arratsaldean filma bat ikusteko gonbidapenak banatuko dizkie.

16:00. Zine emanaldia.

Lehen Hezkuntzan

09:00. Txupinazoa eta pregoia botako dira ikastolako balkoitik.

09:30 - 11:30. Taldetan banatuta, jolasak eta euskara gaitzat hartuta marrazkiak, euskararen aldeko esaldiak idatzi, gela bakoitzak lelo bat asmatuko du eta horma irudi bat egingo dute elkarrekin.

15:30. Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik seigarren mailara bitarteko ikasleek mailaka abesti bana eskainiko dute eta bukatzeko Behin Betiko abestia kantatuko dute denek batera.

16:00. Txokolatada eta erromeria.

DBHn

09:00 - 09:45. Hizka-mizka

09:45 - 10:15. Euskararen misterioa dokumentala.

10:15 - 10:30. Euskararen lelo esanguratsuak asmatu.

10:30 -10:45. Geletako lelo hobenaren bozka.

10:45 - 11:15. Gurasoek eskainitako hamaiketakoa.

11:15 - 12:45. Malkar edo Behar Zana frontoian herri kirolak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!