Konfiantzaren Pedagogiari buruzko hitzaldia

Erabiltzailearen aurpegia Zubimusu Ikastola 2016ko maiatzaren 19a

Umetatik autoestimua landu eta haurren gaitasun guztiak garatzeko diseinaturiko eredua da Konfiantzaren Pedagogia. Maiatzaren 25ean, asteazkena, Atxulondo kultur etxean izango da hitzaldia, 18:00etan.
 

Hizlaria Arrasateko Arizmendi Ikastolako zuzendari Iñaki Etxezarreta izango da. Arrasateko Arizmendi ikastolan urteak daramatzate bilakaera pedagogiko honetan lanean. Aitzindaria da.

Zubimusu Ikastolak eredu pedagogiko hau ezarriko du datorren ikasturtean Haur Hezkuntzan eta lehenengo urratsak Zizurkilgo zentroan emango ditu. Gurasoei eta interesa duen orori Konfiantzaren Pedagogia zer den azaltzeko hitzaldia antolatu du ikastolak. Eredu honek, erdi-erdian haurra kokatzen du, pertsona ikaslea baino lehen, hain zuzen. Umetatik autoestimua eta haurraren gaitasunak garatzeko diseinaturiko metodologia da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!