Finlandiako KiVa metodoa ezarriko da eskola jazarpenari aurre egiteko

Erabiltzailearen aurpegia Zubimusu Ikastola 2016ko maiatzaren 11

Zubimusu Ikastolak bat egingo du datorren ikasturtean KiVa metodoa ezarriko duten gainerako 52 ikastolekin,  Finlandian bullyingari edo eskola jazarpenari aurre egiteko martxan jarritako metodo bera praktikan jarriz.

Aipatu metodoak iraultza ekarri du hezkuntza komunitatera lortutako emaitzengatik. Behin programa ezagututa, aztertuta eta hango esperientziak jasota, Ikastolen Elkarteak Finlandiako Unibertsitatearekin hitzarmena sinatu du hemengo ikastoletan sistema ezarri ahal izateko. “Frogatuta dago kiVa dela metodorik eraginkorrena eskola jazarpen kasuak murrizteko”.

Zubimusuk ere parte hartu zuen urtarrilean egindako Jardunaldi Pedagogikoetan non ikastolei metodoa xehetasun guztiekin aurkeztu zitzaien. “Noski, abantailak ikusita, Zubimusun prest gaude beharrezkoa den formakuntza jaso eta martxan jartzeko”, dio Ana Santamaria zuzendariak. “Jakitun gara bullyingaren aurka beharrezkoak diren neurriak hartu egin behar direla zeren gaur egun, gainera, eskola jazarpena ez da gelara edo eskola ordutegira mugatzen. Internetarekin eguneko 24 orduan pairatu dezake bullyinga biktimak”.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!